Ziur aski, bizitzan egingo dugun gasturik handiena
etxebizitzarena izango da. Hain zuzen, gure ilusio,
ahalegin eta aurrezki guztiekin erosiko, alokatuko edo
eraikiko dugun bizitokia eta, jakina, gaur egungo eta
etorkizuneko aurrezki guztiak baliatuta. Baina, zer
dakigu etxebizitzei buruz? Badakigu nolakoak izan behar duten?
Badakigu zein inbertsio egin behar ditugun etxebizitzan, kale ez
egiteko? Nola ziurtatu dezakegu gure etxebizitza osasungarria,
jasangarria eta iraunkorra izango dela?
Urtarrileko argitaraldian aldizkariak Koldo Monrealen artikulu bat argitaratzen du eta bertan, gure etxea pertsonentzako leku osasuntsu bihurtzeko jarraibideak azaltzen ditu.